jueves, 31 de marzo de 2011

MADARIAGA DORRETXEA IRTEERA

Madariaga dorretxea Busturian kokatuta dago eta Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa da.

Zentro honen helburua da kontserbazioa bultzatzea eta biodibertsitatearen erabilpen iraunkorra sustatu eta bere ezagutza zabaltzea.


ESKOLA PROGRAMA DIDAKTIKOA:

BIODIBERTSITAREAREN HASTAPENAri buruzko unitatea lantzera joango gara. Bertan, izaki bizidunak eta bizigabeak bereizten ikasiko dogu, eta izaki desbardinak bizi diran ingurune motagaz erlazionatzen. 

Gainera, natura baloratzen hasiko dira eta berau zaintzeko ekintza errazak egingo dabez. Guzti hau, Madariaga dorretxeko maskotagaz batera!

Informazio gehiago eukitzeko klikatu link honetan: http://www.torremadariaga.net/

miércoles, 30 de marzo de 2011

ERRIGOITIKO BASERRIA IRTEERA

Martxoan, Errigoitiko Baserrira joan ginan. Bertan, animali etxabereak ikusi genduzan: txarriak, behiak, ardiak bere ardikumeakaz, oiloak eta oilarrak...

Bitartean, esnearen prozesua be azaldu euskuen. Ardi gazta eta behi gazta egiteko, animaliak non eranzten dabezan erakutsi euskuen eta esnea egiteko gelan sartu ginan. Gero, eurek egindako gazta dastatu eta etxera bueltan etorri ginan gazta zati banagaz amak eta aitak etxean be jateko. mmmmmmmmm,  oso gaztai goxoa!

Eguraldi txarra egin eban baina halan da be oso ondo pasatu genduan!

PATXIKO ETA PERIKO PAILAZOAK GEURE IKASTETXEAN!

Patxiko eta Periko pailazoak izango doguz geure ikastetxean. "Eskola eta festa" lemagaz datoz.

Antzerkia, Apirilak 1ean arratsaldeko 17:30etan izango da ikastetxeko Areto nagusian

Arrakasta handia izan dauanez, hurrengo barikuan, Apirilak 8rako antzerkia errepikatuko dogu barriro.

Sarrera 1, 50 eurokoa da eta batuko dan dirua, Brasilgo proiektu solidario baterako izango da. 

Etorri gura badozue, sarrerak eskatu zuen andereñori eta ekarri zuen lagunak be geure ikastetxera antzerki zoragarri hau ikustera!!

BLOGAREN ONGI ETORRIA

Kaixo guztiori!

Blog honetan, Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko 4 urteko gelatan gertatzen diran gauzen jarraipena ikusteko aukera izango dozue: ekintza desbardinen argazkiak, umeak egindako eskulanak, albiste interesgarriak, etab.

Ia bloga gustatzen bajatzue eta ONGI ETORRI danori!!!