jueves, 14 de abril de 2011

LIBURUTEGIAN

Gaur, Apirilak 14an, Herriko Liburutegira joan gara. San Jordi "Liburu eguna" Aste santuko oporratan izango danez, gaur joatea erabaki dogu.

Bertan, liburutegiko arauak ikasi doguz: ezin da aldarririk egin; debekatuta dago bertan jatea, liburuak zaindu behar doguz...

Arauak jarri eta gero, ipuin poli-politak irakurri doguz. 



Jakin, liburutegian ipuinak bakarrik ez dagozala. Ordenagailuak  dagoz, ipuinak entzuteko. CDak eta  bideoak be aurkituko dozuz. Liburutegiko txartela atera ezkero, honeek etxera eroateko aukera izango dozu. Baina, bueltan ekartzeko!

Gaur etxera eramango dozue informazio guztia txartela lortzeko.

Gainera, bariku batzuetan, IPUIN KONTALARIAK be dagoz. Animatu eta joan ipuinen munduaz gozatzera!

miércoles, 13 de abril de 2011

SAN FIDEL IKASTOLAKO IKASLEEN ANTZERKIA

Gaur, Apirilak 13an, San fidel Ikastolako ikasleak etorri dira geure ikastetxera antzerki batzuk aurkeztera.

Benetan ,antzerki politak! begira ze adi egon diren geure ikasleak... 



Antzerkien atzetik, dantzan egon gara...Primeran  pasatu dogu!!


martes, 12 de abril de 2011

KIROL EGUNEKO ARGAZKIAK

KAIXO DANORI:

Pasadan barikuan ospatu gendun KIROL EGUNA  eta egun honetan hainbat jolas euki genduzan.

Hasteko, Psikomotrizitate gelan dantzan egon ginan...
Gero, patio berdean uztaien jolasa eta sokatirara jolastu gendun...


Eta amaitzeko, kiroldegi handian, baloiakaz jolastu gendun....

eta Ah zelako sorpresa aurkitu gendun bertan...KALINPAN MASKOTA!!!

Arratsaldean barriz, talara joan ginan eta egon zan eguraldiagaz ederto pasa gendun..begira zelako argazki politak urten dabez!




 



jueves, 7 de abril de 2011

KIROL EGUNA

Bihar, Apirilak 8an, KIROL EGUNA ospatuko dogu.

Haur hezkuntzako 5 urtekoak, Lehen hezkuntzakoakaz batera, Herriko Goiko plazara joango dira Kirol egunari hasiera emotera.

Geu, bitartean, ikastetxean geldituko gara Ikastetxeko maskota margotzen. Gero, goiz guztian zehar, jolas eta joko desbardinak daukaguz prestatuta ikastetxeko leko desbardinetan: dantza txokoa, uztaien jolasa, sokatira...

Arratsaldean, barriz, Talara joango gara bertatik olgetan ibiltzeko. 

Eguraldi ederra izango dogu. Beraz, egun oso polita izango da!!!

Datorren astetik aurrera izango dozuez egun honetako argazkiak, adi egon gero!!

UDABARRIA, ZEIN POLITA DAN!

Kaixo danori,

Udabarria dala eta, zelaiatan hainbat lore ikusten doguz: mitxoletak, larrosak, bitxiloreak...

Gaur, geure gelako Lorek, bere amamaren baserritik kalak eta liliak ekarri deuskuz.

Begira zein politak diran!!

martes, 5 de abril de 2011

ESKOLA AGENDA 21

KAIXO DANORI!

Badakizue, geure ikastetxea Eskola Agenda 21ean sartuta dagoela eta programa honen bitartez ingurunea zaintzen ikasteko ekintza desbardinak egiten doguz. 

Hasteko, Birziklapena lantzen dogu. Irailean, ume txikiekaz, gela barruan edukiontzi desbardinak lantzen doguz eta euren erabilpen egokirako, zaborrak sailkatzen ikasten doguz (plastikoak, beira, papelak eta kartoiak, organikoa, pilak eta olioa). Behin, teoriz ikasia bagoaz kalera ikasitako guztia praktikan ipintzen.



Gainera, ortua be badaukagu. Alde batetik negutegia ipini dogu: bertan barazki ugari daukaguz (piperrak, kalabazak, letxugak, etab.).  Eta bestetik, Endikak,  ikastetxeko zuzendariak,  Finlandiatik ekarritako jazintoak erein doguz eta loratzen hasi dira lorategian.














honek dira jazintoak...


laister ikusiko dozuez loreen emaitzak...ADI EGON!

Eta, mugikortasuneari buruz be lantzen gagoz...Bermeo, herri txikia izanda, herritik oinez mugitzea bultzatzen saiatzen gara. Geure ikastetxera be, gende piloa oinez etortzen da. Baina, oraindik be, beste askok autoa erabiltzen jarraitzen dau. Eta geure ikastetxera etortzeko be, askotan, ikastetxearen aurrean arazo asko sortzen dira egunero auto asko erabiltzen dalako; eta hori murrizteko, garraiobide publikoen erabilera be bultzatu gura dogu. 


ESKOLA AGENDA 21EK, BADAUKA BLOG-A. SARTU ETA BEGIRATU ZELAKO GAUZA PILOA EGITEN DOGUZAN!


http://ea21sagradocorazon.blogariak.net/

lunes, 4 de abril de 2011

MADARIAGA DORRETXEKO IRTEERA

Apirilak 4an joan gara Madariaga dorretxera eta bertan hainbat ekintza eta jolas egin doguz.

Goizean, eguraldi txarra egin dauanez, Madariaga dorretxean barruko jolasak egin doguz. Hasteko, urdaibaiko animaliakaz jolastu dogu: geure hondartzan dagozan animaliak topa doguz harean ostuta egon dira eta..


Gero, beste jolas dibertigarri bategaz jarraitu dogu...eskua kaja baten sartun eta ikumena landu dogu...     zer ote dago kaja barruan?...


Teleskopioak be erabili doguz urdaibai inguruko txoriak eta landareak ondo ikusteko...


Marrazki batzuk margotu eta gero, Madariaga dorretxearen aurrean argazki polit hau atara dogu.


Jan da gero, eguraldiak hobetu dauanez, Mundakako hondartzara joan gara kanpoko ekintza batzuk egitera.

 

Boloetara jolastu dogu, hareazko gazteluak egin doguz...

Eta amaitzeko, lupa hartuta harrietatik ibili gara bertako izakiak aztertzen... Lapak, ostrak eta musillen oskolak topaten, magurioak eta karakolak desbardintzen...  benetako Sherlock Holmes moduan....








BAINA, ZE ONDO PASATU DOGU !!!!

PATXIKO ETA PERIKO PAILAZOAK

Patxiko eta Periko pailazoak izan doguz geure ikastetxean. DBHko ikasleak egin eben pailazo antzerki dibertigarria eta arrakasta handia euki eban. 

Bariku honetan berriro ikusteko aukera daukazue..GOGORATU, sarrerak 1, 50eurotan dagoz, eskatu zuen andereñori eta etorri zure famili edota lagunakaz ondo pasatzera!