jueves, 14 de abril de 2011

LIBURUTEGIAN

Gaur, Apirilak 14an, Herriko Liburutegira joan gara. San Jordi "Liburu eguna" Aste santuko oporratan izango danez, gaur joatea erabaki dogu.

Bertan, liburutegiko arauak ikasi doguz: ezin da aldarririk egin; debekatuta dago bertan jatea, liburuak zaindu behar doguz...

Arauak jarri eta gero, ipuin poli-politak irakurri doguz. 



Jakin, liburutegian ipuinak bakarrik ez dagozala. Ordenagailuak  dagoz, ipuinak entzuteko. CDak eta  bideoak be aurkituko dozuz. Liburutegiko txartela atera ezkero, honeek etxera eroateko aukera izango dozu. Baina, bueltan ekartzeko!

Gaur etxera eramango dozue informazio guztia txartela lortzeko.

Gainera, bariku batzuetan, IPUIN KONTALARIAK be dagoz. Animatu eta joan ipuinen munduaz gozatzera!