martes, 31 de mayo de 2011

AG21 eta INGURUMEN ASTEA

Geure ikastetxean AG21ean sartuta gagoz geure ingurua maite dogulako eta bera, garbi izaten ahalegindu behar garalako eta ingurua zaintzen hezitu begar garalako.

Blog honen bitartez, geure herriko kultura, jai eta kirol egitarauan agertzen dan moduan, INGURUMEN ASTEAN sartuta gagozala gogoratzen deutsuet. Herri mailan, ekintza desbardinak egongo dira aste osoan zehar (guraso zein umeentzat) eta oso interesgarriak. Begira:

EKAINAK 1ean, Eguaztenan, "Erosketa berdea eta kontsumo iraunkorrari buruzko tailerra" egongo da. Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 7:30etan izango da.

EKAINAK 2an, Eguenan, "Ejemplo de modo de vida sostenible con la tierra: el caserío Lurkoi (Bermeo)" hitzaldia egongo da. Nestor Basterretxea aretoan arratsaldeko 7:30etan.

Umeentzat be badagoz ekintza desbardinak:

Ekainak 3an, Barikuan, IPUIN KONTALARIAK izango doguz.  "Armiarma afrikarra", "Bela eta gereizak" eta "Kimu eta Maritxu" todo  a 100 antzerki taldearen eskutik. Kanfe Antzokian arratsaldeko 6:00tan eta sarrera doan da!!

Ekainak 5ean, Domekan, ARTE TAILER IREKIA egongo da. Itsas sastarrakaz Totemak egindo dabez!! Lamerako Kioskoan!!!

GURASO ETA UMEENTZAT:
EKAINAK 4an Zapatuan, ITSAS URTEKERA GIDATUA egongo da. Matxitxako, Akatz eta Gaztelugatxe inguruak ezagutzeko. Sarrera 2 euro izango da!

Animatu, familian egiteko gauza ederrak dira eta!!

Informazio gehiago "Bermeoko GIZ" web orrialdean,