jueves, 12 de mayo de 2011

MUSIKA TRESNAK

KAIXO DANORI!


Geure metodoko "Nilo"ko azkanengo gaian, musika tresnak lantzen dira. Umeak, musika tresnak 3 multzotan sailkatzen jakingo dabe: haizezko musika tresnak, airezko musika tresnak eta perkusiozko musika tresnak. Musika gelan musika tresna desbardinak jotzen doguz eta sailkatzen ikasten gagoz.



Horretaz gain, Musika gelako Arbel digitalean, Euskadiko orkestra sinfonikoa ezagutzen gagoz. Auditoriumak zer diran eta zertarako balio daben be ikasten gagoz. Musika klasikoko konpositoreen abestiak entzuten doguz eta Ainhoa Arteta, sopranoaren entzunaldiak be egiten doguz...geure belarrientzat opari zoragarri bat, benetan!


Euskadiko orkestra sinfonikoaren web orrialdean sartzen bazarie, hainbat gauza aurkituko dozuez. Gainera, egunen baten bertara joatea gure badozue kontziertu datak be aurkituko dozuez bertan.

http://www.euskadikoorkestra.es/es/default.asp

GOGORATU, musika tresnen sailkapena egingo dogula hormirudi erraldoi baten eta etxeko laguntza behar dogula. Ekarri musika tresna desbardinen marrazki, argazki zein aldizkarietako zatiak astelehenarako, Maiatzak 16rako, ahaztu barik!