miércoles, 22 de junio de 2011

IKASTURTEARI AGURRA

Bueno, hau amaitu da jada. Ikasturteari agurra emongo deutsagu Udako usaina be igarten da eta orain, oporrak disfrutatuko doguz guztiok! 

Bihar, Ekainaren 23an, San Juan bizperan, HIPO eta TOMAX pailazoak izango doguz geure ikastetxean. Pailazoak ikusi eta gero, danok Goiko plazara joango gara fanfarreakaz dantzan egitera eta ikasturte honeri amaiera emongo deutsagu festa handi bategaz. Arratsaldean, ez ahaztu Lameran PUZGARRIAK egongo direla.

Besterik gabe, bihar agurtuko gara eta ONDO IGARO UDAKO OPORRAK!!!!