KAIXO DANORI!
Badakizue, geure ikastetxea Eskola Agenda 21ean sartuta dagoela eta programa honen bitartez ingurunea zaintzen ikasteko ekintza desbardinak egiten doguz.
Hasteko, Birziklapena lantzen dogu. Irailean, ume txikiekaz, gela barruan edukiontzi desbardinak lantzen doguz eta euren erabilpen egokirako, zaborrak sailkatzen ikasten doguz (plastikoak, beira, papelak eta kartoiak, organikoa, pilak eta olioa). Behin, teoriz ikasia bagoaz kalera ikasitako guztia praktikan ipintzen.
Gainera, ortua be badaukagu. Alde batetik negutegia ipini dogu: bertan barazki ugari daukaguz (piperrak, kalabazak, letxugak, etab.). Eta bestetik, Endikak, ikastetxeko zuzendariak, Finlandiatik ekarritako jazintoak erein doguz eta loratzen hasi dira lorategian.
laister ikusiko dozuez loreen emaitzak...ADI EGON!
Eta, mugikortasuneari buruz be lantzen gagoz...Bermeo, herri txikia izanda, herritik oinez mugitzea bultzatzen saiatzen gara. Geure ikastetxera be, gende piloa oinez etortzen da. Baina, oraindik be, beste askok autoa erabiltzen jarraitzen dau. Eta geure ikastetxera etortzeko be, askotan, ikastetxearen aurrean arazo asko sortzen dira egunero auto asko erabiltzen dalako; eta hori murrizteko, garraiobide publikoen erabilera be bultzatu gura dogu.
ESKOLA AGENDA 21EK, BADAUKA BLOG-A. SARTU ETA BEGIRATU ZELAKO GAUZA PILOA EGITEN DOGUZAN!
http://ea21sagradocorazon.blogariak.net/