Apirilak 4an joan gara Madariaga dorretxera eta bertan hainbat ekintza eta jolas egin doguz.
Goizean, eguraldi txarra egin dauanez, Madariaga dorretxean barruko jolasak egin doguz. Hasteko, urdaibaiko animaliakaz jolastu dogu: geure hondartzan dagozan animaliak topa doguz harean ostuta egon dira eta..
Gero, beste jolas dibertigarri bategaz jarraitu dogu...eskua kaja baten sartun eta ikumena landu dogu... zer ote dago kaja barruan?...
Teleskopioak be erabili doguz urdaibai inguruko txoriak eta landareak ondo ikusteko...
Marrazki batzuk margotu eta gero, Madariaga dorretxearen aurrean argazki polit hau atara dogu.
Jan da gero, eguraldiak hobetu dauanez, Mundakako hondartzara joan gara kanpoko ekintza batzuk egitera.
Eta amaitzeko, lupa hartuta harrietatik ibili gara bertako izakiak aztertzen... Lapak, ostrak eta musillen oskolak topaten, magurioak eta karakolak desbardintzen... benetako Sherlock Holmes moduan....
BAINA, ZE ONDO PASATU DOGU !!!!